
Antzerkia eta dantza
Sarrerak Potx eta Lotx: "Gabonetako desira magikoa" (Donostia)
7,50 €Ekitaldiaren hizkuntza: EU
Potx, Lotx, Xabi Sound eta Izaskunek gutun bat aurkituko dute. Aspaldi planetako lehen zuhaitzaren egur zatiak munduan zehar sakabanatu zirela irakurriko dute. Zatiak elkartzen dituenak, zuhaitz magikoaren zatiak direnez, desio bat eskatzeko aukera izango du. Denen artean desio bakar bat eskatuko dute: leku bakoitzean Gabonek beren berezitasunak mantentzea. Horretarako, zuhaitzaren egur zatiak banatuta dauden lekuetara bidaiatzea erabakiko dute. Gabon giroan murgildurik, abesti, dantza, abentura eta sorpresa ugari izango dituzte zain, MAKUSI unibertsoko “Go!azen” eta “Kalaxka” saioetako pertsonaiekin batera.