
Euskararen Nazioarteko Eguna 2026, Donostian: auzoz auzo
Kontsultatu prezioaEkitaldiaren hizkuntza: EU
2026ko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ekintza ugari biltzen dituzten ekitaldien EGITARAUAK antolatu dituzte hiriko hamasei auzotan: Aieten, Altzan, Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Bidebietan, Egian, Grosen, Ibaetan, Intxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erriberan, Martutenen, Morlansen, eta Parte Zaharrean. Horietan, 100 ekitaldi baino gehiago izango dira azaroaren 22tik abenduaren 13ra. Ekintza sorta zabala eta anitza prestatu dute auzoek datozen egunetarako: batetik, kultur-ekintzak (antzezlanak, film-proiekzioak, liburu-irakurketak eta literatur-solasaldiak, kantu-jirak, bertso-saioak, musika edota dantza emanaldiak, eta abar); bestetik, helduen artean euskara sustatzeko egitasmoak (mintzodromoak, elkarretaratzeak, hitzaldiak eta abar), eta, azkenik, haurrentzako eta gazteentzako jarduerak edota familian egitekoak (ipuin-kontalariak, lehiaketak, pailazoak, jokoak, jolasak eta abar) Auzoetako batzordeek eta taldeek lekuan leku antolatutako ekitaldien artean, nabarmentzekoa da auzoz auzo eramango den Euskaraz barra-barra photocall ibiltaria. Photocall horren aurrean argazkia atera nahi duten pertsonek euskara erabiltzeko duten konpromisoa publiko egingo dute eta horren truke, opari bat jasoko dute. Donostiako Euskararen Nazioarteko Eguna 2026: auzoz auzo (pdf)
Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi