Itzuli planak ezagutzera
Kultura gehiago

Bisita gidatua: "Martín Domínguez. San Sebastián. Madrid. La Habana New York" erakusketa

13 abe11:30

Euskadiko Arkitektura InstitutuaDonostia / San Sebastián

Kontsultatu prezioaEkitaldiaren hizkuntza: EU

Antolakuntzak jakinarazten du: Bisita gidatu honetan, Donostian jaiotako Martín Domínguez arkitektoaren bizitza eta ibilbidea berreskuratzen dituen erakusketa ezagutuko dugu. Bi erbesteratze izan zituen bizitzan, eta Donostia, Madril, Habana eta New York artean garatu zuen bere jarduna. Ideia liberal eta demokratikoek erbestera eraman zuten lehenik Espainia frankistatik, eta gero Kuba kastristatik. Atzean, arkitektura-ondare aparta utzi zuen, baina haren lana gutxi zabaldu da eta, zenbaitetan, nahita ezkutatu dute. Bisitan, Domínguezek diseinatutako XX. mendeko arkitektura modernoaren obra nagusietako batzuk ezagutuko ditugu, baita eskala txikiagoko beste proiektu batzuk ere. Haren lanek bizi izan zuen gizartearen bilakaera konplexua erakusten dute: etxebizitza kolektiboa, eskola-eraikinak, erakunde publikoak, zinema-aretoak, kirol-instalazioak eta turismoari lotutako eraikinak.

Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi