Itzuli planak ezagutzera
Kultura gehiago

Eginzaleak! 2026

12 abe11:00-21:00

TabakaleraDonostia / San Sebastián

Kontsultatu prezioaEkitaldiaren hizkuntza: VI

Eginzaleak! teknologiaren, sormenaren eta ezagutza partekatuaren inguruan egitearen kultura eta lankidetza sustatzen dituen urteroko topaketa da. Medialaben garatutako proiektuen erakusleiho izateaz gain, Do It Yourself (DIY) filosofia partekatzen duten kolektibo eta eragileak biltzen ditu. Medialabek bideojokoa eta sorkuntza digitala kultura garaikidea ulertzeko eta lantzeko ildo sendoa garatu du. Ikuspegi teknologiko edo industrialaz haratago, arte hizkuntza, kultur praktika eta esperimentaziorako espazio gisa lantzen ditu, baita digitalizazioak dakartzan gizarte eraldaketak kritikoki aztertzeko tresna gisa ere. Aurtengo Eginzaleak! topaketak euskarri digital ludikoak izango ditu ardatz: jokotik haratago, adierazpenerako, begirada berriak sortzeko eta harremanak eraikitzeko guneak direlako. Hein handi batean, azken urtean Medialaben elkartzen den Hiru bit komunitateak bideojokoaren eta kultura digitalen inguruko ibilbidearen emaitza gisa. Lan eta ikuspuntu hau ezagutzera eman eta zabaldu ahal izateko, estatu eta nazioarteko hainbat proiektu aipagarri gonbidatu dira, edizio independentearen inguruko praktikak, metodoak, lan egiteko moduak eta emaitzak partekatzeko. Egitaraua: 11:00-14:00 / 16:00-20:00 – Bideojokoen eta sorkuntza digitalen erakusketa Publikoak aukera izango du jokoak probatzeko eta beren lan-prozesuei buruz hitz egiteko egile-bideojokoen garatzaileekin, artista digitalekin, sortzaileekin eta pentsalariekin baliabide ludikoen eremuan. Parte hartuko dute Alba Matilla, Ana Morales Ruiz, Balázs Károly Rónyai, Dobrastudio, Irati Azpeitia, Iván McGill, Jaime Guidet - Eufrasio, Juan Manuel Cabrera Cruz, Michael Frei, Rodrigo Ramirez Vento - Ronia eta Zomorro studio. 11:00-14:00 / 16:00-20:00 – Fanzineen gune irekia Juan Lorenzo Dominguez - Guirre 11:30-13:30 – Lantegia Bideojokoen diseinurako sarrera. Javier Mombiela - Binomio – ES – 8-12 urte, izen-ematearekin. 12:00-14:00 – Matxinimak. Aurkezpena, proiekzioa eta solasaldia Cecilia Hernández, Jon Uriarte – EU + ES 16:00-17:00 – HTML lantegia HTMLra lehen hurbilketa oinarrizko etiketak menderatuz. Irati Azpeitia – EU + ES – +16 urte, izen-ematearekin 17:00- 17:45 – Hitzaldia Gipuzkoako Trans Asanbladaren (GTA) hitzaldia, bideojokoetan queer irudikapenari eta kolektiboarentzat inklusio tresna osasuntsuagoei buruz. Alba Joanne Munarriz, Luna Alaminos – EU + ES 18:00-19:00 – Hitzaldia Sormen-prozesuari eta ingurunera hurbiltzeari buruzko hitzaldia. Michael Frei – EN 19:00- 20:00 – Solasaldia Hondamendi garaian itxaropen-metodo gisa sortzeari buruzko solasaldia. Ana Morales, Ivan McGill, Rodrigo Ramirez. Moderatzailea: Heloise Arce – ES 20:00-21:00 – Kontzertua Saguxar + Gema Barba bisualetan.

Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi