Itzuli planak ezagutzera
la cultureta.
Antzerkia eta dantza

Txoborro Magoa: "Gezur gehiegi"

23 abe17:00

Intxaurrondo HaurtxokoaDonostia / San Sebastián

DoanEkitaldiaren hizkuntza: EU

Txoborro Magoaren Gezur gehiegi haur emanaldia Gabonak Zuretzat programaren baitan. Den-denak gezurtiak gara baina Txoborrok gezurrak ogibide bihurtu ditu. Iruzurrak medio, bere ikuskizunak komedia eta magia lantzen ditu. Poligrafo bati esker, gure barnean dugun gezurti ezkutua argitara emango du. Ikuskizunean zehar, ikuslego osoa hipnotizatuko du, ikusle batek bere dirua galduko du eta munduko piztiarik arriskutsuenen itzalak agertuko dira. Ala ez. Baliteke hipnosia iruzur erraldoi bat izatea, inork ere dirurik ez galtzea eta itzalak eskuen koordinazio zehatza besterik ez izatea. Baliteke dena gezurrak izatea. Gezur gehiegi. Adina: Haur Hezkuntza 5 - Lehen Hezkuntza 5. Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa da. Eskaera haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus posta elektronikora bidali abenduaren 12tik 22ra. Haurtxokorako sarrera kaleko atetik egingo da.

Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi