
Kutxa Fundazioa Kluba 10 urte: LaMia Mari + Manci
5 €
LaMia Mari eta Manci izango dira protagonista, Gipuzkoako eszena alternatiboan ohikoak diren bi izen, Dantz-en eskutik datozenak. LaMia Mari klubeko eszena berrian etorkizun handienetakoa duen euskal DJetako bat da. Bere saioak artistak daukan energiaren isla dira, non erritmo lehergarrienak eta bizienak diren ardatz nagusia; eragin latino, karibear eta afrodiasporikoen eta elektronika garaikidearen arteko nahasketa bat eskainiz. Ez dira falta erritmo-aldaketa etengabeak eta soinu-hautaketa berezi bat, dancehall, funk karioka, dembow, jungle edo gqom-aren artean dabilena. Manci-k, Espiral-en sortzaileak, groove-ak eta erritmoak leku nagusia hartzen duten saioak eraikitzen ditu, funk-etik abiatuz soinu gordinagoetarantz eta baxu-lerro sendoagoetarantz hedatzeko. Ekitaldi hau Kutxa Fundazioak antolatu duen programazio bereziaren parte da Kluba aretoaren hamargarren urteurrena dela eta. Kluba, Gipuzkoako programazio eszenikorako erreferentziazko espazio gisa finkatu da.
Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi