
Kutxa Fundazioa Kluba 10 urte: SÜNE
15 / 18 €Ekitaldiaren hizkuntza: EU
Josune Arakistain, SÜNE, Euskal Herriko abeslari eta konpositorea da. Trikitixa, euskal instrumentu tradizionala (akordeoi diatonikoa) ardatz hartuta, tradizioa gaur egunera ekarri du. Gitarra, pianoa, perkusioa eta sintetizadoreekin lagunduta identitate handiko abestiak ditu Sünek. Kantuen tekno erritmo dantzagarriak primeran uztartzen ditu trikitixaren melodia bereziekin. Bai eszenatokian, bai abestien letretan, emakumeek duten indarra argi eta garbi erakusten du. Munduko txoko ezberdinetara zabaldu du trikitixa, esate baterako, Japon, Argentina, Cuba, Mexico, Uruguay, Suiza, Eskozia… etab. Ekitaldi hau Kutxa Fundazioak antolatu duen programazio bereziaren parte da Kluba aretoaren hamargarren urteurrena dela eta. Kluba, Gipuzkoako programazio eszenikorako erreferentziazko espazio gisa finkatu da.
Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi