Itzuli planak ezagutzera
Antzerkia eta dantza

"Refugi"

7 mar19:00

GazteszenaDonostia / San Sebastián

10 €Ekitaldiaren hizkuntza: ES

2021eko Zirkuko Sari Nazionala duen Manolo Alcántara konpainiaren azken sorkuntza oreketan oinarritutako ikuskizuna da: batetik, kabletik ez erortzeko aukera ematen dizun fisikoa; bestetik, beldurrak eta ilusioak bateragarri egiteko aukera ematen dizun emozionala. Refugi bihotzean hasten den bidea da, sabeletik pasatzen da, intuizioak paper erabakigarria betetzen du eta eszenatokian pausatzen da publikoak ibilbide horri jarraipena eman diezaion. Refugi adinak dakarren higadura fisiko eta energetikoaren aurkako borroka ere bada, gogoz kontra bere muga guztiak onartzen dituen pertsonaia baten samurtasun eta zaurgarritasunaren bidez gaindituta. Emozionalki biluzten den pertsonaia baten ahuleziak, segurtasunik ezak, sinpletasuna eta zintzotasuna azaleratzen dira. Fitxa artistikoa: Ideia, sorkuntza, zuzendaritza, interpretazioa: Manolo Alca´ntara Mugimendu laguntzailea: Jon Lo´pez, Martxel Rodríguez (Led Silhouette) Diseinu eszenografikoa: Manolo Alca´ntara Eszenografia eraikuntza: David Anglès, Manolo Alca´ntara Diseinu eta jantziak: Rosa Sole´ Musika sorkuntza: Laia Rius Interpretazio laguntzailea: Clara Manyós Soinu diseinua: Pepino Pascual / Ivan Tomasevic Diseinu teknikoa eta teknikaria: Ivan Tomasevic Kudeaketa eta ekoizpena: Cla`udia Saez Komunikazioa: Eva Romero, Clàudia Saez Argazkigintza, bideoa: Laura Carrau Ekoizpena: Cia. Manolo Alcántara Ekoizpen laguntzailea: Ajuntament de Tarragona_Cultura Ekoizpen exekutiboa: Cla`udia Saez (La Destilleria) Laguntzailea: ICEC Generalitat de Catalunya Kolaboratzailea: El Convent de les Arts d’Alcover Eskerrak: Lesakako Udala, Led Silhouette, Teatre L’Artesà d’El Prat, KandengueArts,. A+ Soluciones, Histrión Teatro, Ute Classen, Xavi Erra, Raquel Garcia Banaketa estatuan: Portal 71 Banaketa nazioartean eta Katalunian: AlaPista!

Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi