
"I'm bath"
10 €Ekitaldiaren hizkuntza: ES
Geltokiko komun bateko hormen testigantza sekretua da I'm bath, Khea Ziater konpainiaren azken lana. Garbitzaileak jasotako istorioz eta pertsonaiez osatutako galeria: noizbehinkako bidaiariak, exekutiboak, maitaleak, trapitxeroak, jonkiak, despistatuak, harroputzak, babesgabeak, iheslariak… Gurutzatzen, erlazionatzen eta eraldatzen diren talka eta istorioak, bakarrak, baina elkarri eragiten diotenak: larrialdien denbora ezkutua, baztertuen gordelekua edo ustekabeko topaketa baten aurreko urrats iragankorra. Denak du usain bizia, eta arrotz egiten da horrelako leku arrunt eta bitxi batean. Geltoki bateko komunean: konketak eta ispiluak, kabinak eta komunak, xaboi-banagailuak, azulejuak, argi fluoreszenteak dardarka… Eta bestaldean, trenen marruma, irteerak eta iritsierak iragartzen dituen megafonia, ahotsak, maleten hotsa eta bidaiarien joan-etorriak; jendea atzera eta aurrera… eta aukeratuek atea zeharkatzen dute agertokira sartzeko. Joan-etorriaren egunerokotasuna apartekoa da beti, espazio liminala, topaketa errepikaezinak gordetzen dituen ezlekua. Ihes egiten duten bizitzak, eta paturik ez izateagatik trabatzen diren izakiak. Espazioa bizirik dago; agertokiak istorioak itxuraldatzen ditu. Eta inork ez daki nor izango den sartzen hurrengoa. “Nagoen espazioa naiz ni”. Noël Arnaud. Fitxa artistikoa: Aktoreak (4 gutxienez funtzio bakoitzeko, istorioen arabera): Arrate Etxeberria, Txubio Fernández de Jaúregui, Sandra Fernández Aguirre, Aitor Borobia, Jon Ander Urresti, Lucía Astigarraga, Miren Gaztañaga Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia Argiztapena: Oier Ituarte Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka Soinua: Ibon Aguirre Argazkia: Son Aoujil Bideoak: Jesus Pueyo Diseinu grafikoa: Aritz Merino Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga Ekoizpena: Khea Ziater Banaketa: Khea Ziater / Crémilo Proyectos Culturales
Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi