
"Metábasis"
8 / 12 €Ekitaldiaren hizkuntza: NA
Cia LaEle art-en Metábasis (antzinako grekoa, “trantsizioa”) eraldaketa baten ibilbidea da. Aldatzen gaituzten une horietara eginiko bidaia bat da; badirudi oroimenak agerian uzten duela atzean uzten dugunaren eta irauten duenaren arteko bizikidetza delikatua. Metábasis ikuskizunak eraldatzearen edertasuna ospatzen du: izateari utzi gabe aldatzearena. Zirkua eguneroko gorputz-mugimenduaren mugak lausotzeko tresna gisa baliatuz, eta Bauhaus mugimenduaren indar bisuala eta mugimendu-lengoaia erreferentziatzat hartuta, gorputzak askotariko objektuekin interakzioan sortzen dituen adierazpen-aukerak aztertzen ditu. Eszena-unibertso honetan kontrakoen arteko loturak, tentsioak eta dualtasunak azaleratzen dira: txikitasuna eta handitasuna, zurruntasuna eta malgutasuna, jostakizuna eta malenkonia, erreala eta fantastikoa… Metábasis ikuskizunak trantsizio-espazio hori bizitzera gonbidatzen gaitu; lan horretan, kontrakoak elkartu egiten dira, oroimena eraldatu egiten da, eta aldaketa, berriz, irauteko modu bihurtzen da. Fitxa artistikoa: Egilea, interpretea, gune eszenikoaren diseinua: Eleni Anastasaki, Rosa Díaz (La Rous Teatro) Zuzendaritza, egokitzapena, bertsioa, off ahotsa: Rosa Díaz (La Rous Teatro) Koreografoa, zuzendari laguntzailea: Carlos López Jatorrizko musika, musika zuzendaritza, soinu-gunearen diseinua: Orestes Benekas Aholkularitza artistikoa, kanpo begirada: Carlos López, Javier Ariza Argiztapen diseinua: Katia Moretti Txotxongilo eta objektuen sorkuntza: Cristina Reyes Jantzien diseinu eta gauzatzea: Rosa Solé Escudé Argi-teknikaria: Katia Moretti Argazkiak eta bideoa: Greg Panagopoulos Banaketa: Cia LaEle art
Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi