Itzuli planak ezagutzera
Antzerkia eta dantza

"On puskak"

28 urt — 31 urt28-30; 19:30 / 31; 19:00

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)Donostia / San Sebastián

18 / 24 €Ekitaldiaren hizkuntza: EU

Iker Galartza, Joseba Usabiaga eta Alazne Etxeberria dira On puskak antzezlaneko protagonistak. Gabonak ate joka datoz. Bi lagunek hitzordua egin dute herriko antzoki aurrean, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Urtero, Urte Zahar egunean, bertan elkartzen dira San Migel aingerua eta Satan deabruaren arteko “antzezlana” egitera. Satanen pertsonaia egin behar duenak aurten ezingo du; apelazio-helegite bat galdu du eta espetxe zigorra bete beharko du. Lagunari, Satanen paperean ordezka dezala eskatu dio, baina asko kostatzen zaio gaiztoaren plantak egitea. Satan on eta sinesgarri bat jendaurrean antzezteko ezinbestekoak diren baliabide eta trikimailuak erakutsi beharko dizkio. Fitxa artistikoa: Egilea: Ramon Madaula Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi Zuzendari laguntzailea, itzulpena eta ekoizle exekutiboa: Martin Agirre Interpreteak: Iker Galartza, Joseba Usabiaga, Alazne Etxeberria Eszenografia: Asier Sancho Senosiain Jantziak: Leire Santillan Argiztapena: Julen Zaballa Teknikariak: Mikel Esteban, Alfredo Medina Lirio Ekoizlea: Xabier Agirre Banaketa eta ekoizpena: Txalo Produkzioak

Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi