Itzuli planak ezagutzera
Antzerkia eta dantza

"Noces"

23 urt19:30

Victoria Eugenia AntzokiaDonostia / San Sebastián

20 / 26 €Ekitaldiaren hizkuntza: NA

Led Silhouette konpainiaren Noces lana Stravinskiren Les Noces obraren berrirakurketa garaikidea da. Jatorrizko lana bukatzen zen tokian hasten da: ezkontza-gelan. Lanak etxetik sutegirako trantsizioa esploratzen du, intimoaren, erritualaren eta ezkutuan dirauenaren artean. Antzinakoaren eta oraingoaren arteko bidaia bat; bertan auzitan jartzen dira maitasuna, bizikidetza eta partaide izatea: zer esan nahi du gaur lotura batean bizitzea? Led Silhouettek, Iruñeko Ganbara Abesbatzarekin batera, ezkontza-erritua berrikusten du zenbait galderaren eragile modura (maitasunaz, bizikidetzaz, intimitateaz eta nortasunaz). Gorputzaren, musikaren eta irudiaren bitartez gure bizitzeko modua sostengatzen edo ezegonkortzen duten oroitzapenak, ikurrak eta erritualak azaleratzen dira. Iruñeko Ganbara Abesbatza Luis Morondok sortu zuen 1946an. Bere errepertorioan XV., XVI. eta XVII. mendeetako musika, abangoardiak, ondare propioa eta musika garaikidea biltzen dira. Abesbatzak, besteak beste, Vianako Printzea saria jaso du 2018an. Programa: Svadebka/Les Noces (1917) – Igor Stravinski (1882 – 1971) Bodas de Sangrerako musika intzidentala – Federico García Lorca (1898 – 1936) Pianorako kontzertua (abesbatza, lau piano eta perkusiorako bertsioa) – Carlos Suriñach (1915 – 1997) Koreografia: Jon López, Martxel Rodríguez dantzariekin elkarlanean Kontzeptua, eszena zuzendaritza: Jon López, Martxel Rodriguez Dantzariak: Lucía Burguete, Laura García, Jon López, Nicolás Martínez, Beatriz Mira, Lucia Moraleda, Diego Pazó, Mauricio Pérez, Edoardo Ramírez Argiztapena: Andoni Mendizábal Soinua ikus-entzunekoak: Livory Barbez Eszenografia: David Pascual Jantziak: Iñaki Cobos, Jon López Argazkiak: Irantzu Pastor Bideoa: El Estudio, Adela Moreno, Ana Escario Ekoizpena: Led Silhouette. Iruñeko Ganbara Abesbatza David Gálvez Pintado (zuzendaria), Ana Olaso, David Echevarría (bakarlariak), Ariadna Martínez (sopranoa), Leticia Vergara (mezzosopranoa), Julen Jiménez (tenorra), Sebastià Peris (baritonoa), Iosu Yeregui (baxu sakona), Ana Olaso (mezzosopranoa eszenan), Naiara Egaña, Rinaldo Zhok, Amaia Zipitria, Cristina Santin (pianoa), Salvador Tarazona, Isaac Irimia, Darío Antón (perkusioa). Led Silhouette eta Iruñeko Ganbara Abesbatzaren ekoizpena, Museo Universidad de Navarrarekin (MUN) lankidetzan.

Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi