
"Magiklown"
DoanEkitaldiaren hizkuntza: EU
Gonbidapenak egunean bertan, 11:00etatik aurrera, eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Ernest Lluch Kultur Etxean. 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko. Erre Produkzioak-ek Magiklown haur antzezlana taularatuko du Gabonak Zuretzat programaren baitan. Magiklown ikuskizun dibertigarria da, magia eta pailazoak nahasten dituena. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas neska-mutilak harritzeko prestatu duten ikuskizuna aurrera ateratzen saiatuko dira. Baina patuak egun horretan ezer ez ateratzea nahiko du. Hainbat haur boluntarioen laguntzarekin, hainbat magia trikimailu egingo dituzte: kartekin, sokarekin, eskapismoarekin, suarekin... Haurrek ez dute sinetsiko azti jator horiek nahi gabe ere zer lortzeko gai izango diren. Adina: + 4 urte.
Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi