Itzuli planak ezagutzera
Antzerkia eta dantza

"Magiklown"

12 abe17:00

Aiete Kultur EtxeaDonostia / San Sebastián

DoanEkitaldiaren hizkuntza: EU

Gonbidapenak emanaldiaren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Aiete Kultur Etxean. 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko. Magiklown haur ikuskizuna Erre Produkzioen eskutik. Magiklown, magia eta pailazoak uztartzen dituen oso ikuskizun dibertigarria da. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas, umeak harritzeko prestatu duten show-a aurrera ateratzen ahaleginduko dira, baina patuaren ondorioz, egun horretan ezer ez da planteatuta egon den bezala aterako. Hainbat haur boluntarioren laguntzarekin, zenbait magia truko egingo dituzte: kartak, soka, eskapismoa, sua… Umeak aho zabalik geratuko dira, mago atsegin horiek, beraiek nahi gabe, lortuko dutena ikusita. Adina: + 5 urte

Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi