
"Popera", Janus Lester taldearen film musikala (estreinaldia)
8 €Ekitaldiaren hizkuntza: EU
Azaroaren 21eko oharra: Sarrerak agortu dira, baina baliteke aurrerago kontzertuetarako sarrera gutxi batzuk salgai jartzea. Informazio hori jasotzeko, eman izena itxaron zerrendan sarrerak erosteko botoian sakatuta (sarrerak ez daude bermatuta). Janus Lester musika taldearen Popera filmaren estreinaldia. Janus Lesterrek musika eta zinema elkartu ditu Poperan, bidean topatzen ditugun pertsonek gure begirada nola alda dezaketen kontatzeko. Poparen indarra, umorea eta emozioa lagun, bestelako bizitza bat elkarrekin irudikatzera gonbidatzen duen bidaia da. Azaroaren 26an, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean izango dugu hura osorik ezagutzeko lehen aukera: disko osoa estreinakoz entzun eta film musikala pantaila handian ikusteko hitzordua, zuzenean ere lehen aldiz diskoko abesti bat estreinatuko da. Popera. Euskal Herria. 50 min Zuzendaritza: Aitor Aranguren Sormen zuzendaritza: Jokin Pinatxo eta Edurne Azkarate Ikus-entzunezko ekoizpena: Muga.
Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi