Itzuli planak ezagutzera
Artea

"Xabier Morrás"

23 urr — 24 urtAsteartetik igandera: 12:00-14:00 eta 16:00-20:00

Kutxa Fundazioa KuboDonostia / San Sebastián

DoanEkitaldiaren hizkuntza: NA

1943an Iruñean jaiotako artista nafar honen obrara hurbiltzeko aukera ematen du Xabier Morrás erakusketak. Bere ibilbidea euskal testuinguru kulturalari lotutako arte garaikidearen ekarpen berezi eta konprometituenetako bat da. Landa- eta hiri-paisaien bidez, Morrasek desagertzera bideratutako hori babesteko beharra aldarrikatzen du, eta bizi garen inguruetako indarkeria, deserrotzea edo nortasun-galera agerian uzten ditu. Eta hori guztia argazkigintza, collagea, serigrafia eta materialak uztartzen dituen hizkuntza berritzaile baten bidez egiten du. Erakusketak funtsezko bi instalazio erreproduzitzen ditu: Cristo amordazado [Kristo ahoa estalita] (1972) eta Iolas-Velasco galeria (1973). Informazio praktikoa Datak: 2026ko urriaren 23tik 2027ko urtarrilaren 24ra arte Ordutegia: asteartetik igandera: 12:00-14:00 eta 16:00-20:00 Sarrera doan Lekua: Kutxa Fundazioa Kubo (Donostia) Komisarioa: Jesus Mari Lazkano

Datuak: Kulturklik · Open Data Euskadi