
Los silencios del palacio
4,50 €
Nosferatu 2027 Zinema arabiar garaikidea zikloak Moufida Tlatlik zuzendutako The Silences of the Palace / Samt el qusur (1994) film tunisiarraren proiekzioarekin jarraituko du. Alia gazteak ez du jarraitu nahi ezkontzetako abeslari gisa lanean eta Lofti bikotekidearekin duen harremana hautsi nahi du. Harekin hamar urtez jarraian bizi izan da, eta espero duen haurra abortatzea nahi du. Hazi zen jauregira hileta batera joaten denean, bertan neskame zen amarekin batera bizi izan zuen haurtzaroa eta amaren lankideekin eta etxeko jaunekin, betiere aita nor zuen jakiteko kezkaz, zuen harremana gogoratzen hasiko da. Tunisia-Frantzia Zuzendaritza: Moufida Tlatli Ekoizpena: Ahmed Baha Eddine Attia, Richard Magnien / Cinétéléfilms, Magfilm, Mat Films Gidoia: Moufida Tlatli, Nouri Bouzid Argazkia: Youssef Ben Youssef Musika: Anouar Brahem Muntaketa: Moufida Tlatli Aktoreak: Hend Sabry, Amel Hedhili, Zahira Ben Ammar, Fatma Ben Saidane, Najia Ouerghi