Itzuli planak ezagutzera
Kultura gehiago

Chronique des années de braise

27 urt19:00

TabakaleraDonostia / San Sebastián

4,50 €

Nosferatu 2027 programazioko Zinema arabiar garaikidea zikloaren barruan Mohamed Lakhdar-Haminaren Chronique des années de braise (1975) aljeriar klasikoa proiektatuko da. Filma 1939an hasten da eta 1954ko azaroaren 1ean, Aljeriaren independentzia ekarriko zuen iraultzaren hasieraren data ofizialean, amaitzen da. Aljeriako herriak Frantziako kolonizazioaren aurka hasi zuen sufrimendu- eta borroka-prozesua, lehenengo politikoa eta gero militarra, kontatzen duen epopeia bat da. Mohamed Lakhdar-Haminak idatzi, zuzendu eta ekoitzi zuen, kamera-operadore gisa ere aritu zen eta rol nagusietako bat beretzat gorde zuen. Cannesen film luze arabiar batek irabazi duen Urrezko Palma bakarra izaten jarraitzen du. Aljeria Zuzendaritza: Mohamed Lakhdar-Hamina Ekoizpena: Mohamed Lakhdar-Hamina / Office National pour le Commerce et l'Industrie Cinématographique (ONCIC) Gidoia: Mohamed Lakhdar-Hamina, Tewfik Fares, Rachid Boudjedra Argazkia: Marcello Gatti Musika: Philippe Arthuys Muntaketa: Youcef Tobni Aktoreak: Yorgo Voyagis, Larbi Zekkal, Cheikh Noureddine, Hassan El-Hassani, Mohamed Lakhdar-Hamina

Datuak: