Itzuli planak ezagutzera
Kultura gehiago

El destino

17 ots19:00

TabakaleraDonostia / San Sebastián

4,50 €

Nosferatu 2027 programazioko Zinema arabiar garaikidea zikloak Youssef Chahinek zuzendutako Al-massir (1997) film egiptoarraren proiekzioarekin jarraituko du. Averroes XII. mendeko Kordoban bizi da. Filosofo, mediku, legelari eta matematika eta astronomiako maisu honen lanak eragin handia izango du mundu osoan hurrengo mendeetan. Garaiko fundamentalistek jazarri zuten arren eta bere lan eskerga erretzen ere saiatu baziren ere, Aristotelesen pentsamenduaren dibulgatzaile nagusia izan zen. Youssef Chahine (1926-2008) egiptoar zinemaren maisuak zuzendutako azken filmetako bat da; sei hamarkadatan berrogei film baino gehiago zuzendu zituen. Egipto-Frantzia Zuzendaritza: Youssef Chahine Ekoizpena: Humbert Balsan, Gabriel Khoury / MISR International Films, Ognon Pictures, France 2 Cinéma Gidoia: Youssef Chahine, Khaled Youssef Argazkia: Mohsen Nasr Musika: Yahya Al Muji, Kamal El Tawil Muntaketa: Rashida Abdel Salam Aktoreak: Nour El-Sherif, Laila Eloui, Mahmoud Hemida, Safia El Emari, Mohamed Mounir

Datuak: