Itzuli planak ezagutzera
Kultura gehiago

Les Yeux secs

10 mar19:00

TabakaleraDonostia / San Sebastián

4,50 €

Nosferatu 2027 programazioko Zinema arabiar garaikidea zikloak Narjiss Nejjarrek zuzendutako Les Yeux secs (2003) film marokoararen proiekzioarekin jarraituko du. Emakume bat espetxetik atera da, hogeita bost urte bertan eman ondoren. Kanpoan, Fadhekin, autobus-gidari gazte batekin, egingo du topo, eta hark bere herrira eramango duela proposatuko dio. Andreak baietz esango dio, baina bere semea dela esan beharko duela ohartaraziko dio, herri horretan emakumeak bakarrik bizi baitira. Beren gorputza eskaintzen duten emakumeen herri bat da, eta ordaintzen duten gizonak bakarrik sar daitezke bertan. Herrian, andre zaharra abandonatu zuen Hala alabarekin, bertako buruzagi errebelde eta zakarrarekin, elkartuko da berriz. Maroko-Frantzia Zuzendaritza: Narjiss Nejjar Ekoizpena: Narjiss Nejjar / Terre Sud Films Gidoia: Narjiss Nejjar Argazkia: Denis Gravouil Musika: Guy-Roger Duvert Muntaketa: Emmanuelle Pencalet Aktoreak: Siham Assif, Khalid Benchegra, Fatima Herandi Raouya, Rafika Belhaz

Datuak: