Itzuli planak ezagutzera
Kultura gehiago

Making of

24 mar19:00

TabakaleraDonostia / San Sebastián

4,50 €

Nosferatu 2027 programazioko Zinema arabiar garaikidea zikloaren barruan, Nouri Bouzidek zuzendutako Making of (2006) film tunisiarra proiektatuko da. Bahtak breakdance dantzaria izan nahi du, baina diziplinak ez du ospe onik Tunisian. Europara ihes egiteko Bahtaren ahaleginak porrot egingo du Irakeko gerra piztean. Zapuztuta eta itxaropenik gabe, talde terrorista batekin harremanetan jarriko da. Errekrutatzen dutenean, Lofti Abdelli aktorearen irudia agertuko da Bahtaren pertsonaiaren atzean, eta zuzendariari (Nouri Bouzidi berari) aurpegiratuko dio manipulatu izana: berak dantzari baten papera egin behar zuen, ez terrorista batena. Eszenategia agerian geratuko da plato baten moduan, eta trama film baten gisa: fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak lausotu egingo dira. Tunisia Zuzendaritza: Nouri Bouzid Ekoizpena: Abdelaziz Ben Mlouka / Nouveau Regard Films, CTV Services, Albares Production, Filmgalerie 451 Gidoia: Nouri Bouzid Argazkia: Michel Baudour Musika: Najib Cherradi Muntaketa: Karim Hammouda Aktoreak: Lotfi Abdelli, Afef Ben Mahmoud, Fatima Ben Saïdane, Foued Litayem, Helmi Dridi, Taoufik El Bahri

Datuak: