
A Perfect Day
4,50 €
Nosferatu 2027 programazioko Zinema arabiar garaikidea zikloak Joana Hadjithomasek eta Khalil Joreigek zuzendutako A Perfect Day (2005) film libanoarraren proiekzioarekin jarraituko du. 24 ordu egungo Beiruten. Argitu gabeko desagertze bat. Amodio iheskor bat. “Egun perfektua” galdu ditugunekin berriz elkartzeko. Auto-ilara batean harrapatuta dagoenean, Malekek maite duen emakumea, Zeina ederra, ikusiko du une labur batez. Telefono mugikorrean testu-mezuak idazten dituen bitartean, berarekin harremanetan jartzen saiatuko da etsipenez, baina hark ez du gehiago ikusi nahi. Zeina Beiruteko trafikoaren zurrunbiloan desagertuko da egun-argiz. Libano-Frantzia-Alemania Zuzendaritza: Joana Hadjithomas, Khalil Joreige Ekoizpena: Édouard Mauriat, Anne-Cécile Berthomeau, Georges Schoucair, Thanassis Karathanos / Mille et une Productions, Abbout Productions, Twenty Twenty Vision Gidoia: Joana Hadjithomas, Khalil Joreige Argazkia: Jeanne Lapoirie Musika: Scrambled Eggs, Soap Kills Muntaketa: Tina Baz Le Gal Aktoreak: Ziad Saad, Julia Kassar, Alexandra Kahwagi, Rabih Mroué, Carole Schoucair