
Satin rouge
4,50 €
Nosferatu 2027 programazioko Zinema arabiar garaikidea zikloaren barruan, Raja Amarik zuzendutako Satin rouge (2022) film tunisiarra proiektatuko da. Lilia alarguna da, eta Salma alaba nerabearekin bizi da. Bere bizitza erabat errutinazkoa da, harik eta Salmak kabaret-musikari batekin harreman bat duela jakiten duen arte. Gau batean musikariari atzetik jarraituko dio lan egiten duen lekura. Plazer ezezagunez betetako mundu berri bat aurkituko du bertan, eta dantzarako duen talentu ezkutua agertuko zaio. Horren bidez presio sozialaren aurrean erreprimitutako sexualitatea berreskuratuko du. Tunisia-Frantzia Zuzendaritza: Raja Amari Ekoizpena: ADR Productions, Nomadis Images Gidoia: Raja Amari Argazkia: Diane Baratier Musika: Nawfel El Manaa Muntaketa: Pauline Dairou Aktoreak: Hiam Abass, Hend El Fahem, Maher Kamoun, Monia Hichri, Faouzia Badr