
Divine Intervention
4,50 €
Nosferatu 2027 programazioko Zinema arabiar garaikidea zikloak Elia Suleimanek zuzendutako Divine Intervention (2002) film palestinarraren proiekzioarekin jarraituko du. Elia Suleiman Palestinako XXI. mendeko erretratugile nagusietako bat da. Bere kontenplaziozko estilo pausatuarekin, batzuetan basatia den bere umorearekin eta bere herrialdearen historia zabala kontatzen duten eguneroko istorio txikiekin, lau film luze zuzendu ditu —Chronicle of a Disappearance (1996), The Time That Remains (2009) eta It Must Be Heaven (2019)—, eta gaur egungo zinema arabiarreko lanik pertsonal eta interesgarrienetako bat osatzen dute. Palestina-Frantzia-Maroko-Alemania Zuzendaritza: Elia Suleiman Ekoizpena: Humbert Balsan, Elia Suleiman / Ognon Pictures, Arte France Cinéma, Gimages Films, Soread 2M, Lichtblick Film und Fernsehproduktion Gidoia: Elia Suleiman Argazkia: Marc-André Batigne Muntaketa: Véronique Lange Aktoreak: Elia Suleiman, Manal Khader, Nayef Fahoum Daher, George Ibrahim, Jamal Daher