Itzuli planak ezagutzera
Kultura gehiago

Mascarades

31 mar19:00

TabakaleraDonostia / San Sebastián

4,50 €

Nosferatu 2027 programazioko Zinema arabiar garaikidea zikloak Lyès Salem zuzendari eta protagonista duen Mascarades (2008) film aljeriarraren proiekzioarekin jarraituko du. Aljeriako herri bat. Mounir handiuste eta harroak denen mirespena nahi du, baina ahulgune bat du: Rym arreba, edonon lo hartzen duena. Gau batean, hiritik nahiko mozkortuta itzultzen denean, herriko plazan jakitera emango du negozio-gizon atzerritar batek bere arrebarekin ezkontzeko mandatua egin duela. Herritar guztiek inbidia diote. Bere gezurrean harrapatuta, beretarren patua aldatuko du nahi gabe. Aljeria-Frantzia Zuzendaritza: Lyès Salem Ekoizpena: Yacine Laloui, Isabelle Madelaine / Dharamsala, Laïth Média, Arte France Cinéma Gidoia: Lyès Salem, Nathalie Saugeon Argazkia: Pierre Cottereau Musika: Mathias Duplessy Muntaketa: Florence Ricard Aktoreak: Lyès Salem, Sarah Reguieg, Rym Takoucht, Merouane Zmirli, Mohamed Bouchaïb

Datuak: